domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS BIDEOAREN IRUZKINA



Bideoaren gaia teknologia berrien etorkizuna izan daiteke, izan ere etorkizunaz hitz egiten du
gehien bat.
Bideoa ikusi eta gero pentsa dezakegu mundua guztiz aldatuko dela eta emendik urte
batzuetara, interneten bidez nahi izango dugun guztia lortuko dugula.
Bideoak irudikatzen duen etorkizunarekin, iruditzen zait ez garela biziko mundu erreal batean, hau da, gure bizitza guztiz irreala izango dela mundu birtualen ondorioz eta ez dugula benetan gure bizitza disfrutatuko. Baina beste aldetik uste dut ez garela hain urrun ailegatuko, bai zihuraski gauza guzti horiek egitea posiblea izango da, baina ez dut uste jendeak denbora guztian erabiliko dituenik hain punta puntakoak diren teknologia hauek.
Eskolan, gutxinaka gutxinaka fenomeno berri hauek integratzen joan daitezke, gero etorkizun
batean behar beharrezkoak izango direlako eta bapatean guztiak ikastea eta barneratzea
ezinezkoa izango delako.
Gure aldetik ere etxean, eskolan bezala teknologia berrri hauek erabiltzen hasi beharko ditugu, gero etorkizunean arazoak ez izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario