lunes, 9 de noviembre de 2009

BLOGAREN APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN


Blogen erabilerak irakaskuntzan berriztatzeko eta gaitasunak garatzeko aukera bikaina eskeintzen digu, edozein aplikazio digital bezala, hau da, sistema berri hauek estrategia pedagogiko berriak eskatzen eta sortzen dituzte eta honek, aldi berean, ikasgelako praktikak aldatzera behartzen gaitu. Hori bai, blogak ez dira tresna bakarrak eta, beharbada,azken bolada honetan arreta gehiegi jaso dute. Nik uste dut Web 2.0ko aplikazio bakoitzak bere helburua edo "iparra" izan behar duela ikasgelan ondo integratuta gera dadin. Beraz, zentzu honetan, irakasleek badute zeresaterik eta horretarako adibide onak izan behar dituzte.
2.0 munduaren oberena, ver erraztasuna da, hau da, ahalegin gutxirekin etekin haundia ateratzen duzula. Honetaz gain, gaur egun informazioa eskuratzeko, ideia berriztatzaileak ikusteko, besteekin gauzak konpartitzeko...ez dago beste biderik baliogarriena.
Ala eta guztiz ere pentsatzen dut, gakoa teknologiaren erabilera pedagogikoan kokatzen dela. Blogak txarto erabiliz gero ez dute ezertarako balio, aldiz, hauen bidez, ikasgela interaktiboagoa izatea lortzen badugu, orduan bai ikaslea bere irakaskuntzaren protagonista izango da, blogak ,aurkezteko edo informazioa lortzeko bide bihurtzen direlako.
Hezkuntzari buruzko blogarik oberenak bi dira nire ustez. Alde batetik baliabide didaktikoen zabalkuntza egiten dutenak eta, bestetik, benetan ikasgelako esperientzia onak isladatzen dutenak .

No hay comentarios:

Publicar un comentario