miƩrcoles, 25 de noviembre de 2009

Bideoen iruzkina




Ikusi ditudan bi bideoetan, “tiscarresume” eta “Multimedia Literacy Digital Story” aipatzen dira Teknologia berriek hezkuntzan izan ditzaketen aurrerapenak.
Aurrerapen horiek eraginkorrak izando dira ikasleak eta iarakasleak erabiltzen ikasten badugu, bestela, ez dira ezertarako balioko. Oso garrantzitsua da ikasleek informazioa iragazten jakitea izan ere , norbanakoarentzat baliagarria ez den informazio asko aurkituko dute sarean ,eta hau alde batean usten ez badakite azkenean ez dute saretik etekin baliagarririk aterako. Beste aldetik, lan on bat bat sortzea lortzen denean sarean eskegi daiteke, horrela konpartitu egingo da sarean dabiltzaten beste nabigatzaileekin.. Hala ere, beste arazo batekin aurkitzen gara informazioa bilatzera goazen kasu askotan.. Izan ere, hautaketa ez da mugatzen bilatzen ari zaren gaian bakarrik, informazio oker edo eta baliogabea ere erakusten du. Ondori bezala esan dezaket, guk haurrei informazio egokiarekin geratzen eta desegokia baztertzen irakaste saiatu behar garela.

lunes, 9 de noviembre de 2009

BLOGAREN APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN


Blogen erabilerak irakaskuntzan berriztatzeko eta gaitasunak garatzeko aukera bikaina eskeintzen digu, edozein aplikazio digital bezala, hau da, sistema berri hauek estrategia pedagogiko berriak eskatzen eta sortzen dituzte eta honek, aldi berean, ikasgelako praktikak aldatzera behartzen gaitu. Hori bai, blogak ez dira tresna bakarrak eta, beharbada,azken bolada honetan arreta gehiegi jaso dute. Nik uste dut Web 2.0ko aplikazio bakoitzak bere helburua edo "iparra" izan behar duela ikasgelan ondo integratuta gera dadin. Beraz, zentzu honetan, irakasleek badute zeresaterik eta horretarako adibide onak izan behar dituzte.
2.0 munduaren oberena, ver erraztasuna da, hau da, ahalegin gutxirekin etekin haundia ateratzen duzula. Honetaz gain, gaur egun informazioa eskuratzeko, ideia berriztatzaileak ikusteko, besteekin gauzak konpartitzeko...ez dago beste biderik baliogarriena.
Ala eta guztiz ere pentsatzen dut, gakoa teknologiaren erabilera pedagogikoan kokatzen dela. Blogak txarto erabiliz gero ez dute ezertarako balio, aldiz, hauen bidez, ikasgela interaktiboagoa izatea lortzen badugu, orduan bai ikaslea bere irakaskuntzaren protagonista izango da, blogak ,aurkezteko edo informazioa lortzeko bide bihurtzen direlako.
Hezkuntzari buruzko blogarik oberenak bi dira nire ustez. Alde batetik baliabide didaktikoen zabalkuntza egiten dutenak eta, bestetik, benetan ikasgelako esperientzia onak isladatzen dutenak .

testu birsartua aprobak


Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
Ikasgai honetan IKTek gizartean sortu duten aldaketak eta horren ondorioz eskolak bete beharreko paperaz hausnarketa egingo dugu alde batetik ; eta bestetik, teknologien aplikazioak irakaskuntzan ikusiko ditugu modu orokorrean eta gehiago sakonduz, Haur Hezkuntzan lehengo hastapenak nola bideratu..




domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS BIDEOAREN IRUZKINA



Bideoaren gaia teknologia berrien etorkizuna izan daiteke, izan ere etorkizunaz hitz egiten du
gehien bat.
Bideoa ikusi eta gero pentsa dezakegu mundua guztiz aldatuko dela eta emendik urte
batzuetara, interneten bidez nahi izango dugun guztia lortuko dugula.
Bideoak irudikatzen duen etorkizunarekin, iruditzen zait ez garela biziko mundu erreal batean, hau da, gure bizitza guztiz irreala izango dela mundu birtualen ondorioz eta ez dugula benetan gure bizitza disfrutatuko. Baina beste aldetik uste dut ez garela hain urrun ailegatuko, bai zihuraski gauza guzti horiek egitea posiblea izango da, baina ez dut uste jendeak denbora guztian erabiliko dituenik hain punta puntakoak diren teknologia hauek.
Eskolan, gutxinaka gutxinaka fenomeno berri hauek integratzen joan daitezke, gero etorkizun
batean behar beharrezkoak izango direlako eta bapatean guztiak ikastea eta barneratzea
ezinezkoa izango delako.
Gure aldetik ere etxean, eskolan bezala teknologia berrri hauek erabiltzen hasi beharko ditugu, gero etorkizunean arazoak ez izateko.

Gizartearen informazioari buruzko iruzkina


Datu, esaldi eta ikonoz beteriko mundu batean bizi gara. Izakiok gutaz dugun hautematea aldatu da, horregatik gure inguruaz dugun aprezizioa aldatu da. Gure zirkunstantzia bizi garen auzoaren edo bizi izan garen hiria baino ez da. Gure horizonteak dira, izaera planetariokoak gutxiengo itxuran.

Horrek ez du esan nahi mundu osoan gertatzen den guztiaz egon behar gaudela adi. Gertatzen dena da, egun guztietan hartzen ditugun mezu ugarien artean, hain latitude desberdinetako jatorria dutenak eta hain urrunekoak direnak aurkitzen diren ze, normalean ez dakigu argitasunez non dauden informazioek jatorria daukaten lekuak.

Informazioaren gizartearen hamar kualitate hauek dira: oparotasuna, omnipresentzia, irradiazioa, abiadura, multilateralitatea, interaktibitatea, desberdintasuna, heterogeneitatea, desorientazioao eta hiri pasiboa.

Informazioaren gizartea, komunikazio tresna berrienen kapazitateen eta errealitateen espresioa da. Tresna hauek mandearen azkenengo hamarkadan konsolidatu egin dira: telebista, informazioaren pilaketa, bideoaren programazioa...


Informazioaren gizartea,Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta
truke sistemari deitu izan zaio.

Nire ustez tekonologia berriak aukera paregabea dira.